Joan den larunbatean Nafarroaren alde egin genuen otoiz Mañeruko atsedenlekuan. Otoitz denbora amaitzean, El Monte del Perdón-era joan ginen, eta bertan barkamenaren inguruko bertsetak utzi genituen (ikus ezkerreko argazkia).
Martxoaren 18an Behe Nafarroaren alde egingo dugu otoitz. Oraingo honetan Donapaleun izango gara goizeko 11:00tan. Piszinetako aparkalekuan elkartuko gara eta behin denak gaudenean elkarrekin otoitz egingo dugun lekura joango gara. Anima zaitez!
Leloa: Otoitzean espirituaren indarrez (Efesoarrei 6:18)
Hasiera ordua: 11:00
Informazioa: 680 690 856 (Juan) edo info@iglesiaevangelicaamara.com
Topalekua piszinetako aparkalekua izango da gero elkarrekin otoitz egingo dugun lekura joateko: